Jai karnabala, beste herrietan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko ots. 24a, 12:02

Azpeitian ez ezik, beste herri batzuetan ere inauterietako egun handia da igandekoa ('Berria'-n leitutakoaren arabera): Tolosan ('Zaldunita'), Donostian, Tuteran, Bilbon, Lesakan ('Zakuzarrak'), Uztaritzen, Beran ('Artzain-inudeak'), Erratzun ('Danbolin nagusia'), Zalduondon ('Markitos'), Markina-Xemeinen ('Hartza'), Antzuolan ('Tximua eta Sorgin-dantza'), Mundakan ('Atorrak eta Lamiak'), Aretxabaletan ('Txino-dantza').

Astelehenean hauetan ere festa: Tolosan, Donostian, Bilbon, Lesakan, Beran eta Lantzen. Asteartean: Tolosan, Lantzen, Unanun ('Mamuxarroak'), Altsasun ('Momotxorroak'), Arizkunen ('Hartza'), Uztaritzen, Lekeition, Kanpezun eta Bilbon.