Ekaingo margoak deskubritu zituztenak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko ots. 17a, 15:02

Atzo (osteguna) jakinarazi zuten: Ekain Zestoako kobazuloaren erreplika, 2007ko martxoan zabalduko dute. Hain zuzen, Azpeitiko Antxieta Jakintza Taldeko bi kide izan ziren Ekaingo margoak aurkitu zituztenak: Andoni Albizuri 'Katxo' eta Rafael Rezabal. 1969ko ekainaren 8an izan zen. Geroago, Antxietak berak, Katxo buru zuela, Erraila historiaurreko aztarnategia ere aurkitu zuen, 1971ko uztailaren 11n.