Indarkeriarena

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko ots. 14a, 12:02

Aitor Manterolak Berria egunkarian futboleko  indarkeriaz idatzi du, astearteroko bere artikuluan, eta Mikel  Aranbururen kasua aipatu du. "Indarkeriarena: Hauxe dio Eduardo  Galeanok 'El futbol a sol y sombra' liburuan: '1994ko bukaeran,  Maradona, Stoitxkov, Bebeto, Francescoli, Laudrup, Zamorano, Hugo  Sanchez eta beste jokalari batzuk futbolarien nazioarteko sindikatua  sortzeko lanean hasi ziren. Orain arte, ikuskizunaren protagonista  nagusiak direnek ez dute parte hartu erabakiak hartzen diren erakunde  boteredunetan. Beraiek ez dute ezer esateko eskubiderik (...)'. Mila  sindikatu eta elkarte eratuta ere, alfer-alferrik izango delakoan nago.  Besteen aurrean indarra egiteko, aurretik jokalarien arteko elkartasuna  izatea da ezinbestekoa. Eta errespetua. Eta miresmena. Azkenaldian,  lekutan daude horiek denak, eta gero eta gehiagotan ikusten dira beren  lankideari min ematera doazen futbolariak. Zenbat Aranburu behar dira  gisa horretako sarrerak gogor zigortzeko? Futbola indarkeriaren  diktadurak akabatu baino lehen, egin zerbait, mesedez".