Amaia Garmendia, festetan emakumeen parte-hartzeaz

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko urt. 19a, 16:01

Gaurko egunez (hilak 19) Donostiako danborradako ekitaldi nagusian, Konstituzio plazan egiten den danborradan emakumeei tokia egin ala ez, eztabaidagai izan da aurten. Hori dela eta, 'Berria' egunkariak asteburuan emakumeek Euskal Herriko festa ezberdinetan duten parte-hartzearen inguruan erreportaia argitaratu zuen. Errepotaian Amaia Garmendia azpeitiarraren adierazpen batzuk agertzen dira. 1981ean Amnistia talde mistoa sortu eta bera zuzendari jarri zuteneko garaiak gogoratzen zituen Garmendiak: "Danborradako taldeen artean bilerak egiten ziren, eta hor antzematen zen horrelako ezin bat, baina herrian ez dut uste giro txarra zegoenik. Natural egin ziren gauzak". Hala ere Garmendiaren ustetan, emakumeen parte-hartzea festetan oraindik "normalizaziora iristeko bidean" da.