Victor Alexandre eta ikastolak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko urt. 11a, 12:01

Batzuetan etorri da dagoeneko Victor Alexandre kataluniar kazetaria eta idazlea herrira, Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolatuta hitzaldiak ematera, eta gustukoak ditu ikastolak, gaur (asteazkena) Berrian idatzi duen 'Ikastoletan hasten da normaltasuna' artikuluan irakur daitekeen bezala (Ikasberriren aipamena egiten du). Lehen pasartean dioena, adibidez: "Ikastoletan hasten da nazio normaltasuna. Halaxe da mundu osoan, eta halaxe behar du Euskal Herrian ere. Iragan abenduan, Euskal Eskola Nazionalaren Eguna zela-eta Azpeitian izandako ekitaldi batzuetara joateko aukera izan nuen, Ikasberri ikastolak gonbidatuta. Egia esan, harrigarria da inolako nazio konplexurik ez duten euskaldunen esku dauden arlo guztietan lortu den guztia. Ikastolak benetako ikastolak, noski askoz ere errealitate konplexuago eta kontrakoago baten ameskeria direla esan dezake norbaitek. Agian bai. Herria eta hizkuntza normaltasunetik urrun daude oraindik. Eskola nazional horiek orain arte egin duten lana, baina, bikaina da. Imajina al dezake irakurleak zer fasetan legokeen egun euskal 'gu' baten eraikuntza ikastolarik ez balego? Euskaldun izatea bizitza ulertzeko modu berezi eta paregabea dela erakusten dute ikastoletan".