Jokin Uranga, Nikolas Zendoiak nabarmenduta

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko urt. 10a, 17:01

Bere bigarren liburua atera berri du Nikolas Zendoia bertsolari eta idazleak: 'Egan dijoa'. Horren kari, gaur (hilak 10) 'Gara' egunkarian elkarrizketa egin diote, eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiak irten du bertan. Ez omen du txapelketa askorik jarraitu Zendoiak, baina Jokin Urangaren izena azpimarratu du: "Ez dut jarraipen zehatzik egin. Ez naiz joan saioetara, baina irratiz eta telebistaz jarraitzen saiatu naiz. Bertso maila ikaragarri ona eman dute. Ez dut uste sekula horrelako mailarik eman denik. Ez finalean bakarrik. Egundoko bertso saioak izan dira. Amets Arzallus izan da beharbada ezustekoa eman duena, baina lan ikaragarria egin duten bertsolari gehiago ere izan da, eta Jokin Uranga eta Sarriegi ere nabarmenduko nituzke".