Espainiako Loteriaz

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko urt. 5a, 10:01

Atzera Espainiako Loteriaren sari potoloak bihar, hilaren 6an. Abenduaren 22koan bezala, biharko Espainiako Loterian berriro zenbat milaka eta milaka euro gastatu ote dituzte azpeitiarrek han eta hemen erositako boletoetan? Koldo Aldalurrek dakarki urtarrileko Uztarria herri aldizkarian: "Herrialde honetako (Gipuzkoako) biztanle bakoitzak, batez beste, eta adinari erreparorik egin gabe, 60 euro gastatzen omen ditu Gabonetako loterian. (...) Ea, Azpeitian 13.500 lagun bizi gara gutxi gorabehera. Ondorioz, abenduaren 22ko loterian 810.000 euro, ia 140 milioi pezeta bota ditugu. Lotsaren aztarnarik gabe. Harro".