Txapeldun berriaren lehen saioa Azpeitian?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko abe. 5a, 21:12

Santo Tomas bezperan, hilaren 20an, bertso jaialdi ederra izango da Azpeitian, 'Txapel' zenaren omenez: Andoni EgaƱa, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jokin Uranga, Joxe Agirre eta Joan Joxe Eizmendi 'Loidisaletxe'. Lehen hirurak finalean izango dira bi egun lehenago, BECen, eta hirurak dira, askoren ustez, txapela janzteko faborito nagusiak. Beraz, txapeldun berriaren lehen saioa Azpeitian?