Anton Abbadia saria

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko abe. 2a, 13:12

Aurtengo Anton Abbadia saria, ongi merezita, www.armiarma.com proiektuak jaso du. Saria jasotzen, proiektuan parte hartu dutenetako asko izan ziren atzo (abenduak 1); tartean, Jose Luis Otamendi azpeitiarra. (Estrata SL enpresak kudeatzen du armiarma.com, Susa argitaletxea bezalaxe).



Ezkerretik eskubira: IƱigo Aranbarri, Jose Luis Otamendi, Josu Landa, Gorka Arrese, Fernando Tapia (Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuko foru diputatua), Mikel Elorza eta Patxi Gaztelumendi. Argazkia Gaztelumendirena da.

Armiarma.com "literaturaren gaineko jakintza eskumen publikoan jartzeko ahalegin handia dela" nabarmendu dute sari emaileek. Eta, benetan, bisita merezi duen webgunea da. Azpeitiar idazleen berri ere izango duzue bertan.

Informazio gehiago:

- Euskara Gipuzkoan orrialdean

- Saria jasotzerakoan Mikel Elorzaren esanak, sustatu.com-en

- Armiarma.com