"Horiek ere 'Urtxintxak'?"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko abe. 1a, 17:12

Atzo (asteazkena) ETB1en, 'Kanturik onena' saioan, Pantxoa eta Peio abeslariak izan ziren, eta haien kanta bat zegoen lehian: 'Urtxintxak'. Aski kanta ezaguna Euskal Herrian, eta, batik bat, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Peiok pasadizo bat kontatu zuen abestiaren karietarat: "Iparraldeko ikastoletan asko abesten da 'Urtxintxak'. Behin Hazparnen (*) kontzertuan kanta hori abesten hasi ginelarik, amaren besoetan zen ume batek salto bezala egin zuen eta amari: 'Horiek ere ba al dakite kanta?...'". (*: 1980. hamarkadaren erdialdetik senidetuta daude Azpeitia eta Hazparne, eta duela bi urte ikastolaren eraikin berria zabaldu zuten Hazparnen; 112 ikasle zituen orduan Ezkia Ikastolak).