Ramon Etxezarretak 700 ezkontzatik gora

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko aza. 29a, 18:11

Gaurko 'Diario de Gipuzkoa'-k jartzen duenez, Donostiako Udaletxean 2006. urtean ezkontzeko datarik ez dago jada. Hori dela eta, Ramon Gomez PPko zinegotziak, ezkontza egunak eta orduak gehitzeko eskaera egin du, besteak beste. Ramon Etxezarreta urrestildarra, Donostiako Udaldeko Kultura zinegotzia da, eta kargu hori dela-eta beste zinegotziei bezala, bikoteak ezkontzea ere tokatzen zaio. PPren eskariaren aurrean hauxe adierazi du Etxezarretak: "Ezkontza bakoitzeko propinaren bat eman balidate, honezkero Azpeitian etxe bat erosteko adina diru izango nuen, ia Donostian bezain garestiak badira ere". Izan ere, 1996tik (ezkontza zibilak udaletxeetan egitea onartu zutenetik) orain arte 1.128 ezkontza zibil izan dira Donostiako Udaletxean, eta horietatik 700 bikote Ramon Etxezarretak ezkondu ditu; Donostiako Udaletxean bikote gehien ezkondu dituen zinegotzia da. Eskaera hori onartuz gero, ezkontza gehiago izango dira udaletxean, eta urrestildarrari lan gehiago egite hori ez dirudi asko gustatu zaionik...