Franco zure etxean laster

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! |
2005ko aza. 17a, 15:11

DVren erosle azpeitiar hori, laster Franco zure etxean izango da; azaroaren 20an. Egun horretan sartzen da, azkeneko urte askoan bezala (badira 30 urte hura hil zela, ohean). Ez ohartu etxean izaten duzula? DVn bertan izango duzu, eskelan, Primo de Riverarekin batera, DVk berak ameto eman ondoren jartzen duenari (Fundación Nacional Francisco Francoren Gipuzkoako ordezkaritzari). Lasai, Franco Azpeitian ez da zure etxean soilik sartuko, beste 1.200 ingurutan ere bai.

Bidali:  

Erantzunak

BAT | 2005-11-18 : 09:11

Ez alda terrorismuen apologia hori??

madrildik | 2005-11-18 : 12:11

???? faxisten eguna da, besterik gabe, terrorismoa beste gauz bat da. ( ondo dakigu hori).. 30 urte Pako hil zela eta zenbait fatxa hor jarraitxen dute... penagarria baino zer egingo diogu ba ....

Bi | 2005-11-18 : 14:11

Hil al zan ba?

Batzuentzat ez | 2005-11-18 : 14:11

DV erosten dutenentzat ez. Etxean goxo goxo hartzen omen debe. Eskelak estimatuak ta ezinbestekoak omen dira DV erosten dutenentzat

tontokeyek | 2005-11-18 : 16:11

Nere etxin beti letu izen dek/n DV, ta inorre eztek/n fatxie, egiye esan danok gaituk/n abertzaliek. Pasatzeana dek ohiturak ezin diela gogue emanda aldau, ta gara ta berria ta euskerazko egunerokuek DVkin konparauta denbora gutxi damarrebe kioskuen.Zaharrei kostau eite ziobek bizi osuen beayen etxin DV letu baldin badiabe beste bat letzie, ta hori ala dek/n.Ta nei franko or azaltziek etzitek/n bate eraginik eiten. Ez al da izengo batzui jodiu eiteyobela eguneroko erdaldune erostie? Pako alde batea lagata.

6.nai | 2005-11-18 : 17:11

Ta zuk ez al dezu pentsatzen hazienda finantziazezula?aznar,zapatero,sangilek eta beste hainbestek finantziatzeben entidade berdine? ez al dizu ze pentsaue ematen?

aurrekoari | 2005-11-18 : 17:11

kontue da Francoren aldeko fundaziyo horrek DV finantziatzen duela eskelarekin ta zure familiyek ere bai egunero erosten. Ez ematen ze pentsaue?

7,ari | 2005-11-18 : 18:11

Ba zuk, geyo

Dirutan | 2005-11-18 : 18:11

Dirutan, azpeitiar euskal abertzale eta euskaldunek DV espainiar nazionalista eta erdaldunari (eta Real zaleari jakina...): urtean 450.000 euro inguru.

uztarria.com | 2005-11-18 : 20:11

DV egunkari española da ta beayen ideologi española egunero azpeitiko etxe abertzaletan sarztea ezta positibue. Manipula ite gaitube gu konturaube. Bazpare ezta ba españolan etxeta GARA sartzen, ba guk e ahaleginek inber dixkiau ez emateko egunkari fasita bati diruik ta irakurleik. DV MANIPULATZAILEAK

errez esatek | 2005-11-19 : 11:11

HIk ustek oingo zarrak horri beire daudela?bizi osuen hori letu dabiabe zaille dala aldatzie esateiat nik,ta hori egiye dek ta badakizue.Azpeitiar oyek danak faxistak baldinbaie...

Enekoitz Esnaolak | 2005-11-20 : 11:11

Gaur, azaroak 20. Franco (ohean) hil zela 30 urte. Fundación Nacional Francisco Francoren Gipuzkoako ordezkaritzak ttak, ohi bezala eskela bidali DVra. DVk onartu Francoren aldeko eskela. Zuk, DVren erosle horrek, DV erosi beti bezala. Eta Franco gaur zure etxean. Seguruak zarete gero!...

Aurrekoari | 2005-11-20 : 11:11

Aupa zuek ez, aupa hi! Segiu hire burua engañatzen

Enekoitzek | 2005-11-20 : 11:11

Nik aurreko bi artikulu horietan esan dudan bakarra: DVk Franco onartzen duela (nahi baduzue zeharka, nahi baduzue zuzenki, nahi baduzue 'komertzialki'; baina ez esan orain esangura politikorik ez duenik Francoren eskela onartzeak...), eta Franco, DVren eroslearen etxean gaur ere (Azpeitian, 1.200 etxetan).

13. nakin natxion! | 2005-11-20 : 11:11

Nire nazkauta natxion beti diskurtso iguala aitziekin. Batzun esanetan, españolista batzuk gaitun eta gurekin sartzie zilegi den. Beti bestie kritikatzen eta argumentu igualak ibiltzen.
Sekula jarri altzeate zuen buruek analitzatzen?
Azpeitiko sozialista gehiyenak, Golf GTIyek zazkenabe, Trango txaketak ibiltzeitxinabe eta Brasilea juteituk Bakaziyo multikulturalak aberasgarriyek eitea.
BAINO HOYEK SOZIALISTAK DITUN EH! Eta gu españolistak! Eta gañea pijo ostia batzuk, takoiek eta makilauta ibiltze gealako. Barkaizube, baino zuen txaketa trango horrek baliyo duna baino diru gutxiyo gastatzeiyat nik erropatan!
Eta trixtie den baino hau dana esateko, era hontan einber!
Ze, gero adierazpen askatasune esateiñabe, baino ostias, esaizen ba hau eozein tokitan! Ya PPkue naukela pentsatzeiñabe.
Ta oso gixkurauta zaudete. Abertzalie izeteko etzion zuen berdine izenberrik! Hain irikiyek zeatela esazubenak, nai dezubeneako zeate.

betiko kontuk! | 2005-11-20 : 11:11

Batzuk betikuei bueltak ematen. Hemen arazue, dv eroste deunak gaituk, gu fatxa ostia batzuk gaituk! eta bitartien zeuek ai zeate diario vasco bonbue ematen. La ostia zeate! Gaur diario vasco letuko deun asko ta askok, eskelie ikusiko giñian ta hojie pasau. Baino zuek ez, segi hortxe erre ta erre. Etzekiat zenbat baliyo dun Diariok, baino guk euro pasa ematen zoau eunero. Baino ta zuek emateiyozuben publizidadie! Ta gañea debalde. Aupa zuek!

ni | 2005-11-20 : 12:11

Jode, ikusi einbekoyau ba ze eskela dan hori. Nei ya kuriosidadie sartu zitek! Nik beti diario vasco ikusi izen diat etxien ta sekula eztiat eskela hori ikusi. Aurtengo hontan bai, dedio!

Neu | 2005-11-20 : 20:11

Diario Vasco (Alcázar) erosten duzuenak konturatu zaitezte behingoz, zer líneatako periodikoa irakurtzen dezuten.
Periodiko batek Franco diktadorearen eskela publikatzea ikaragarria da, horrek esan nahi du diruarengaitik edozer gauza egiteko gai direla.

zozoak beleari ipurbeltz | 2005-11-20 : 20:11

Enekoitz hor ai dek esaten etzakiat zemat etxetan gaur DV sartu dan ta urte askuen sartzen ai dala.Beai baten batek esan zeok o bearek ikusi dik?Ni hi izen ta etxeko entziklopediye erreko nikik.Hitler,musolini,Pranko...hainbeste kabroi zeudek bertan...!!!

18.ari eta 19.ari | 2005-11-21 : 09:11

18.ari: Horrelako argumentu eskaxik...
19.ari: Zuk uste diruagatik jartzen duela eskela?

Enekoitzek | 2005-11-21 : 09:11

DVz gauza batzuk (horietako batzuk 'Euskarazko prentsa eta Azpeitia' liburuan datoz):
- Franco gora eta Franco behera ari gara. Frankismoaz, beraz. Madrilgo agintari eskuindarrek 1934an sortu zuten DV, Joxean Elosegi historiagilearen esanetan, "Espainia handia, bakarra eta santua zazpi zeruetara goitituko zuen matxinada faxista eraginkorra prestatzeko".
- Bi urtera alxatu ziren Mola, Franco eta antzeko faxistak: 1936ko uztailaren 18an. DVren titularra orduan: "Gaur da eguna".
- Francorentzat-eta haientzat garrantzitsua zen komunikabideez jabetzea. Zeuden egunkari batzuk lapurtu egin zituzten, bereganatu. Inprimategiak eskuratzen hasi ziren. Eta 'Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian' liburuan jartzen duenez, "hori guztia, 'El Diario Vasco'-k jaso behar zituen kalte-ordain ekonomikoak ahaztu gabe...".
- Francoren azkeneko agindu zitala, 1975ean bertan: besteak beste, Txiki eta Otaegi fusilatzeko. Oihartzun handia munduan. DV ez zen 'enteratu'. Munduan aginduaren kontra izan ziren mobilizazioen eta ekimen ofizialen berri ez zuen eman, eta Otaegi-eta fusilatu zituztenean, barruko orrialdeetan zutabe txiki batean baino ez zuen eman DVk, eta albiste horren ondoan, Carrero Blancoren emaztearen osasunaren berri zekarren...
- 'Bale', 1975ean hil zen Franco, eta 'demokrazia' hasi zen. Aldaketa gizartean, ustez. Batzuek, txaketa aldaketa. Garai berriak... Hori diote. Baina DVk Espainiako Estatuaren errepresioaz baliatzen segitu zuen. 1980an UCDren Gobernuak 'La Voz de España' Donostiako egunkaria itxi egin zuen (kasualitatea, Jaime Mayor Oreja operazio haren atzean zegoen). Hain zuzen, Estatuko Gizarte Komunikabideak (MCSE) izeneko zuzendaritza batzordeak itxi zuen —Mugimenduaren Prentsa izena izan zuen hasieran, eta 'La Voz de España' frankismoak sortu zuen, 1936an—, Kultura Ministerioaren aginduz, Polizia erabliz jakina. Bertsio ofiziala: ez zela errentagarria. 'Espainian', ordea, MCSEk berak bazituen 'La Voz de España'-k baino diru gehiago galtzen zituen komunikabideak. Gertatzen zena zen 'La Voz de España' aldatu egin zela, bide propioa jorratzen hasi zela, ezkerrekoa hein handi batean, Gipuzkoan lehen egunkaria zela 1980an, DV atzetik zegoela... Eta ixteko erabaki hura, erabaki politikoa zen: DVri on egiteko. DVk orduan 30.000 ale saltzen zituen. 'La Voz de España' itxi eta gero, 60.000 saltzera pasatu zen.
- Pasatu ziren beste 23 urte, Espainia 'demokratikoa' sendo omen zegoen, eta Estatuak, Guardia Zibila erabiliz, 'Egunkaria' itxi zuen, 2003an (aurretik, 1998an, 'Egin' egunkaria; gaur hasiko da 'Egin'-en kontrako epaiketa...). 'Egunkaria'-ren itxieraren kontra, milaka manifestari Donostian, eta DVk hurrengo egunean editorialean: "El hecho de que decenas de miles de manifestantes decidieran secundar la convocatoria solidaria de Egunkaria, (...) refleja una disposición victimista".
- Eta gaur egun, oraindik, Francoren aldeko eskela ateratzen segitzen du DVk.

gauz berririk ez? | 2005-11-21 : 10:11

Beti kontu berdinekin, zeriyo jendie nazkauta gaude beti berdina entzutearekin... alde batetik, utzi jendeari nahi duena irakurtzen eta utzi jendeari nahi duena pentsatzen, beti pentsamendu bakarra edukitzea fomentatzen dezue, gezur hutsa da DV egunkari faxista denik, zuen pentsamenduarekin bat egiten ez duen pentsamendu editoriala du baizik, eta kontrakoa pentsatzea eta bakoitzaren egia egi bakarra dela pentsatzea bai da faxista izatea.
Bestetik, egunkaria itxi zutenean prentsa askatasuna eskatu zen, ba errespetatu askatasun hori eta irakurri nahi dezutena besteak pakean utziz.
Egunkariak publizitatearekin finantsiatzen dira, egunkarietan azaltzen den publizitatea ez du edukin editorialarekin zerikusirik, bi kontu desberdin dira, gainera gehienetan publizitate hori egunkari horren talde editorial guztian agertzen da, kasu hontan VOCENTO talde editoriala.
Ah, eta mesedez ez esan orain Fracoren alde nagoenik eta horrelakoak,betiko erantzun erreza da hori,eta diotzuet nazka haundia ematen didala faxismoa eta diktadura baina edozein motako diktadurak ematen dit nazka.

Beste bat | 2005-11-21 : 10:11

13 ta 15.arekin guztiz ados. Hemen idazteun jendie oso liberala ta irikiye omen da, baiñe norbaitek DV-ie erostie pekatue da eta erderaz hitz bat esatie pekatue da, eta Azaroak 20-en DV erostiek fatxa batzuk egite gaitu.
Suposatzea Uztarria ideologikoki neutrala beharko luekeela, ez? eta irakurtzen dituten artikulu danak politizaute daude, hori bai, beti batzuen aldea.
Ta Uztarriak, Azpeitiko udalan laguntzie dauke?
Ba benetan hemen beti linea bat segitzea ta kontran zerbait esanezkeo fatxa ta españolista bat da, zea.
Eztet inungo pentsamolde askatazunik ikusten eta desberdin pentsatze baezu, zure izenarekin firmatzeko baloreik eukikozu? ja!
Franco hil zala, bai danak dakigu, eskelie azaldukoala, baita, ta nei ze? Fatxa ta diktadore bat zan baiña hemen beste extremuen-e oaindik ideologiyeatik norbait hiltzeko kapaz dana -re badao, ta hori re fatxa ta hitzaile bat izatie da. Ta Uztarriak horreatik kritikaik eite al du?
Partzialegiyek zeate, ta neretzat hau ez da Azpeitiar guztiyen aldizkaiye. Nere iritsi xumie da

23.ari | 2005-11-21 : 11:11

Beti kontu berdinarekin zuek, DV erosten. Beste batzuek tarteka idazten dute DVk esan nahi duenaren kontra. Badago aldea.

Beste bat | 2005-11-21 : 11:11

23.akin guztiz ados. Pentsamolde desberdinak errespeta ditzagun eta beti berdinarekin jarraitzea azpergarria da, goizetik gabera besteik ez dezute ta jende asko nazkatzen ai gea. Azkenien Uztarria ez irakurtzie lortuko dezute, hori nahi badezute ondo ari zeate. 10 artikulutik 8 politikuek, ideologikuek eta guztiz partzialak die. DV erostetelako aurpeire fatxa deitu? Ze erosiber det GARA?
Nazkauta gaude
(españolista fatxa bat omen naiz...ole!)

osky | 2005-11-21 : 11:11

Arrituta utzi nau eskela batek sortu dezakeen iskanbila!
1. Nik uztarria ondo ikusten det.Bakoitzak nahi duena esan du, eta komentario guztiak irakurri izan ahal ditut. Hori da adierazpen askatasuna. Oso ondo.
2. Bi alde ikusi ditut "notizi" honen bueltan. Berdin tzaiena francoren eskela, eta faxistak direla DVkoak francoren eskela jartzeagatik.
3. Bi postura geratzen zaizkit orduan: Frankoren eskela jartzea faxismoa da edo adierazpen askatasuna.Hori problema!!!
4. Arazo txiki hauek horrelako iskanbila sortzen badute,nola lortu behar dugu bakea EHan?Arrituta utzi nauzue horrelako lerdokeriarekin....dioxxx.....ta mundue gosez hiltzen!arrapazak!!

deia | 2005-11-21 : 11:11

nik deia letzeiat beraz ez dv.
Gara irakurtzeunak, ETAkuen eskelak irakurtzeixkik, horretatik terroistie al da?
PPkuentzako bai, zueke iguala esatezue DV irakurtzeunaatik.

Enekoitzek | 2005-11-21 : 12:11

Nik ez dut esan DV faxista denik.

ba nik fatxie dala esateiat | 2005-11-21 : 12:11

Disidentziaren kontrako torturak, bahiketa legalak, "istripuzko hilketak" eta abar luze bat babesten ditu DVk. Babestu egiten ditu errealitatearen zati hori ez balitz esistituko bezala jokatzen duelako. Frankoren telebista edo egunkariek bezala. Orduan etzegoen desagerturik, torturaturik, hori guztia marxisten propaganda zen. Ta gaur ere torturen eta giza eskubideen urraketak propaganda etarra dira. Gero pelikula bat ikusten dugunean eta torturak edo injustiziak agertzen direnean eskalndalizau ite gea, bitartien gure herriyen gauza berdiñek gertatzen ai dienien. Baino noski, DVn eztie azaltzen ATXILOTUEI ITEIXKOBENAK DEMOKRAZI HONTAN. Emen diarion irakurle batzuk imaginau re eztitube ingo. Ta eztie azaltzen KAFE bezela 4 urte SEKUESTRAUTA eon dienak. Hori bai, ORTEGA LARAK sekuestrauta zamazkiyen egunek DVko irakurliek oso aktualizauta zazkeben beayen burmuñetan.

aber,... | 2005-11-21 : 12:11

Diario Vasco egunkari fatxa bat da ta zuk (27.nak) hori erosi ta irakurtzezu. Oixe azaleratzie nahiko zun artikulo horrekin. Azpeitin abertzale askok egunkari FATXA bat erosi ta letzebela, ta hori eztet uste ona danik. "Fatxa españolistie" emen zuk bakarrik otzein diyozu zeure buruei, emen azpeitiko abertzaliek DV bezelako egunkari FATXIE erostie bezelako KONTRAESANA ageriyen jartzie nahi zan. Ta ez ukau egunkari fatxie dala.
edo bai????

31enai | 2005-11-21 : 17:11

ORTEGA LARAK sekuestrauta zamazkiyen egunek Garako irakurliek oso aktualizauta eukiko zixkiaben ezta?
Batek bat eiteik eta bestiek, berie! Ta zein da obie? Hiretzat gara, etziok esanberrik! Nik esatetan bakarra, adierazpen askatasune danantzat eta giza eskubidiek e bai! Ze emateik, batzun giza eskubidiekin ahaztu eite geala!
27. na bezelaxe, nire fatxa puta bat!
Sekula jarri altzeate pentsatzen, zenbat jendek pentsatzeun hola eta potroik eztakeula zuen aurrien hola hitzeiteko?
Ta hori bai dala seriyue. Ikustekan bezela, adierazpen askatasunen urraketak bilatzekore etziok hain kasu extremota junberrik!

30 nari | 2005-11-21 : 21:11

Garan ETA terrorista taldea dela esaten al dute? ETAren hilketak, torturak ta horrelakoak kondenatzen al dituzte? Aber noiz konturatzen zeaten Euskal herrian beste pentsatzeo erak daudela, egi bakarra ez dagoela, eta zuek ezarri nahi uzuen pentsamendu bakarra dela egiazko faxismoa... nik guztien pentsamendua errespetatzen dut,ikasi berdina egiten..

Guztiei | 2005-11-22 : 11:11

Nik, galdera bat planteatzea nahi det. Badakik Enekoitzek hasiera baten planteatu zuen gaitik pixkat desbiatzen dela baina hemen esaten diran kontuak irakurrita, galdera bat dut.
Zer da abertzale izatea? Ez doa brometan, benetan ari naiz.

aber,..32yei | 2005-11-22 : 21:11

joee,....manipulaziyue barruraino. kondenau??? PPn diskurtsue nola janda kaukezun e??? GARAk etan hilketak primer planan ateatzeitu, ezin du berdiñe esan DV torturaatik.

34 nai | 2005-11-23 : 09:11

Berriz diotzut:ia noiz konturatzen zeaten Euskal herrian beste pentsatzeo erak daudela, egi bakarra ez dagoela, eta zuek ezarri nahi duzuen pentsamendu bakarra dela egiazko faxismoa...utzi besteoi nahi duguna irakurtzen eta utzi beste ideiak askatasunez azltzen, gu besteteon ideiak errspetatzena ditu.
Eta galdera bat, nik torturen kontrakoa naiz, berdin esan dezakezu zuk ETAri buruz?

ABERTZALE BAT | 2005-11-23 : 12:11

NIK EGUNERO DV IRAKURTZEN DET ETA EZ DUT ALDATZEKO ASMORIK. BESTE DENAK BEZAIN ABERTAZALE ETA EUSKADUN SENTITZEN NAIZ.BAKOITZAK IRAKUR DEZALA NAHI DUENA.

hotamalaugarrena | 2005-11-26 : 13:11

Ba EZ, ezin dut berdina esan. Madrilen, Madrildarrek=atzerritarrak -gure dirua kobratuz legearen izenean-, eskubide legitimo bat (autodeterminazioa) defendatzen duten euskaldunak torturatzea edo gure herritarrak, irabazteko ezer euki gabe injustizi haundi baten aurrean gure eskubideak defendatzea EZ DIRELAKO BERDINAK. ez horixe.

leire | 2005-11-26 : 22:11

ez, segun eta defenditzeko ze eitekan izengoek, ezta? O, ze, helburue ona baldinba, helburu horta allegatzeko bide danak libre aldie?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu