Pako Aristiren mailua

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko aza. 9a, 14:11

Pako Aristiren "Note book" liburuaren kritika egin zuen Maider Ziaurrizek atzoko Berrian. Urriaren 18an aurkeztu zuen Aristik bere liburu berria. Hona hemen kritika hortako pasarte batzuk:

"Mailuka etorri zaigu berriz ere Aristi, azken liburuetan egin duen bezala."

"Eta hitza du gizartea kolpatzeko mailu, behinola tarte honetan bertan Gauza txikien liburua-ri buruz esan bezala. Horretarako, ordea, gauzak erraztu behar zaizkio irakurleari, eta erretolikak saihestu."

"Eta esango nuke liburutik liburura gero eta fikzio gutxiago dagoela, eta iritzia eta eguneroko kontu txikiak, berriz, gero eta gehiago. Bestela esanda: literatura gero eta ezkutuago eta mailua ageriago dagoela."

"Literatura eta gai aldetik, beraz, ez du ezer berririk ekarri, baina idazlearen zintzotasun eta gizartearekiko konpromisoa aurkituko ditu, berriz ere, irakurleak."


Liburuaren informazio gehiago, Erein argitaletxearen webgunean.