Euzkitzeren plastikoa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko urr. 18a, 14:10

Aurten ere joan da, San Miguel egunez, Xabier Euzkitze Zumaiara bertsotara, San Miguelgo ermitara. Eta berriz ere Joxe Agirrerekin aritu da, bere bertsolaririk faboritoenarekin. Hala, lehengo irailaren 29an ermitara joan zirenean, Euzkitzek aspaldiko lagun batzuk ikusi zituen: Loiolako baserri bateko andre-gizonak. Euzkitze garai batean haien semearekin asko ibiltzen zen, baserri hartan bertan. Andre-gizonak dagoeneko adinekoak dira, eta Euzkitze harritu egin zen elkar ikusi eta haiek di-da ezagutu zutenean. Ondoan beste emakumezko bat zegoen, eta emakume horrek serio-serio, kezkatuta bezala: "Aizu, Xabier, orain buruan zer plastiko jartzen dizue?"... 'Wazemank' webean beste nonbaitera...