Ametsetako Azpeitia, koloretan orain

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko urr. 10a, 13:10


Azpeitiar askok ikusi dute Arenas argazki dendan Xabier Arenasek jarritako erakusketa berezia eta dotorea: ametsetako Azpeitia. Hamabi argazki dira guztira, eta Uztarriak urriko herri aldizkarian haietako bederatzi ipini ditu 'Klik!' atalean. Aldizkarian jartzeak ere arrakasta handia izan du herrian, jende askok komentatu duelako, eta, azken batean, azpeitiar gehiagok ikusi dutelako horrela. Hori dela eta, hona hemen argazki haiek (denak) hementxe.