Sarrera modura

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2005ko ira. 27a, 18:09

Di-da hau, uztarria.com kudeatzen duen jende berak mantenduko du. Uztarriako kazetariek.

Eguneroko jardunean, kontu txiki asko iristen zaizkigu gure erredakziora. Interneten topatzen ditugu batzuk, txiste moduan kontatzen besteak, han edo hemen irakurtzen, hark edo honek esaten...

Eta albistegian sartzeko mailarik ez dutela iritzita, ez ditugu uztarria.com-en sartzen. Eta sartu nahi genituzke, batzuk behintzat horretarako modukoak iruditzen zaizkigulako. Horrexegatik di-da blog hau, horrelako kontu txikietaz aritzeko.

Zuk ere hemen sartzeko modukoren bat jakin baduzu, jarri gurekin harremanetan eta ikusiko dugu.

Ea asmatzen dugun.