Badator urrunetik. Badator gutuna.
\
Deserriko hitzak. Badatoz herrira. Gure herrira, Azpeitira.
\
Deserriko hitzak. Deserriratuak izan diren azpeitiarren bizipenak eta errealitateak.
\
Deserriko hitzak. Ezkutatzen saiatzen diren errealitateak agerian jarriz.
\
Deserriko hitzak. Inoiz apurtu ezin izan duten loturaren adierazgarri.
\
Deserriko hitzak. Horma eta barroteak gaindituz iritsi zaizkigu.
\
Deserriko hitzak. Barroterik gabeko Karibeko erbestetik badatoz hegaz.
\
Deserriko hitzak. Gure senideon sentimenduak paper batean tatuaturik datoz.
\
Deserriko Hitzak. Gure lagunen egunerokoak deskribatuz.
\
Deserriko Hitzak. Gure herria aske izateko borroka egiteagatik gure artean ez daudenen hitzak.
\
\
Datozen hilabeteotan, herriko preso eta iheslari politikoen eskutitzak iritsiko dira Azpeitiko txoko desberdinetara. Deserritik herrira, distantziak txikituz, DESERRIKO HITZAK.