Gure Eskuren Tripontziaren txartelak eskuratzeko azken egunak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2023ko urt. 12a, 09:46

Azpeitiko hainbat denda eta tabernetan eros daitezke, baita Interneten ere. Datorren astelehenean, urtarrilaren 16an, egingo da zozketa.

Gure Eskuren Tripontziaren aurtengo saria datorren astelehenean, urtarrilaren 16an, zozkatuko da. Beraz, Tripontziaren txartelak erosi ahal izateko azken egunetan sartu gara.

Azpeitiko saltoki hauetan eskuragarri daude Tripontziaren txartelak: Kili Kolor kopistegia, Laratz kafetegia, Orkatz taberna, Zuhatz taberna, Aiama taberna, Elikagunea, Jaka janari denda, Itzira kafetegia-janari denda, Laubide taberna-jatetxea, Bordatxo taberna-jatetxea, Mendizabal taberna-jatetxea, Kimu Bat lore denda, Lurdesen denda (Urrestilla) eta Intxausti harategia. Errezilgo janari dendan ere eros daitezke txartelak.

Interneten ere sagai dago Tripontzia, helbide honetan

Noraino iristeko gai izango da gure herria? Asmo eta helburuen zerrenda kolektiboak ere behar ditugu. Joka dezagun handira! Gure Esku indartsu behar dugulako... eskuratu Tripontzia!