Ekainaren 10eko giza katea

Ni banoa! Zu bazatoz?

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2018ko eka. 5a, 19:46

Azpeitiko Gure Esku Dagok hainbat herritarren iritzia jaso du datorren igandeko giza katearen atarian. Giza katera joango diren 11 herritarren esanak jaso ditu dinamikak, eta herritar guztiei egitasmora bertaratzeko deia egin die.

Ainhoa Salegi Arregi (ginekologoa): "Erabakitzeko eskubidearen alde, ni banoa".

 

 

 

Alex Etxeberria Aranburu (informatikaria): "Etorkizuna egunero irabazi behar delako, etorkizuna gurea delako, eman eskua etorkizunari. Ekainaren 10ean zatoz giza katera".

 



Eider Galarraga Bastida (ikaslea): "Euskal Herri independiente, sozialista eta feminista ardatz hartuta, gazteok ere herri honen oraina eta etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugulako".


 

 

Aitor Bereziartua Larrañaga (zinegotzia): "Gure herriaren etorkizuna geuk erabaki nahi dugulako, denok elkarrekin, eskutik hartuta, egin dezagun bidai hau... azken portura iritsi arte. Gure Esku Dago".

 

 

Itziar Agirre Iturriotz (botikaria): "Ni han izango naiz, gure eskubide kolektiboak defendatzeko".

 



 

Joxin Arruti Agirre (errepresaliatu ohia): "Burujabetzaren aldeko urratsak ematea inoiz baino garrantzitsuagoa da berdintasunean oinarritutako Euskal Herri euskaldun bat eraikitzeko".

 

 

 

Julene Frantzesena Zubizarreta (kazetaria): "Zer izan nahi dugun erabakitzea gure eskubidea delako, erabaki hori hartzea guri dagokigulako eta eskubide hori geurea dela aldarrikatzeko, ekainaren 10ean giza katean izango naiz".


 

Aitor Zulaika Aranguren (futbol entrenatzailea): "Herri baten erabakitzeko eskubidea ukatzen duen markoa, marko ez demokratikoa denez, goazen berria eraikitzera, gure esku dago eta".




Maider Egiguren Galarraga (liburuzaina): "Herritarren duintasuna, aukera berdinak eta askatasuna bermatuko duen herri bat eraiki nahi dugu, eta horren alde gure erabakiak gauzatzeko ahalmena behar dugu. Gure Esku Dago!".

 



Jose Luis Zubizarreta Sudupe (ISBko zuzendaria): "Erabakitzeko eskubideak, geure buruaren jabe izateak eta herri hau, gure herria, guk, euskaldunok gobernatzeak mesede besterik ez digula egingo pentsatzen dudalako, ekainaren 10ean giza katean izango naiz".

 

 

Marga Altuna Olaizola (irakasle ohia): "Geure buruaren jabe izan gaitezen, neure aletxoa ipintzera noa giza katera".