Ekainaren 10eko giza katea

300 lagunek baino gehiagok eman dute izena giza katerako

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2018ko mai. 21a, 12:06

Dagoeneko 300 lagunek baino gehiagok eman dute ekainaren 10eko giza katerako izena Azpeitian. Oraindik ere eman daiteke izena Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan, astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:00etara bitartean. Astearte eta zapatu goizetan ere zabalik izango da, 10:30etik 13:30era.

Gainera, hainbat herritar ari da giza kateari babesa agertzen. Norbanakoen argazkiak ez ezik, taldekoak ere atera dituzte, hala nola emakumeen ikasturte bukaerako jaialdian eta Gipuzkoako Pilota Egunean.