'Euskal Estatua sortzeko ibilbide orria' izango dute hizpide bihar, Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2017ko mai. 9a, 12:12

Laura Mintegi, EHUko irakaslea eta EH Bilduko Legebiltzarkide ohia eta Iñaki Zarraoa EAJko kidea eta EITBko zuzendari ohia izandakoaren arteko solasaldia izango da biharkoa. 19:00etan izango da soladaldia, Sanagustinen.

Laura Mintegi, EHUko irakaslea eta EH Bilduko Legebiltzarkide ohia eta Iñaki Zarraoa EAJko kidea eta EITBko zuzendari ohia izandakoaren arteko solasaldiaz gozatzeko parada izango dugu bihar, asteazkena, maiatzak 10, Sanagustin kulturgunean. Ihintza Elustondo kazetariak gidatuko du hitzaldia, 19:00etan hasita.

Euskal Estatua sortzeko ibilbide orria izenburupean hainbat gai izango dituzte hizpide Mintegi eta Zarraoak. GEDk daraman galdeketen dinamika, galdeketa lotesle bat gauzatzeko eman beharreko ustezko urratsak nahiz euskal Estatu bat sortzeko egon daitezken aukerez hitz egingo dute, besteak beste.

Solasaldia interesgarri hau elkarrekin gozatzeko aukera izango dugulakoan, gonbidapena luzatuta dago.