Ainhoa Etxaide eta Xabi Anza burujabetzaz arituko dira bihar, Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2017ko api. 25a, 11:33

Bihar, apirilak 26 asteazkena, LABeko Idazkari Nagusia den Ainhoa Etxaide eta Xabi Anza ELAko Batzorde Eragileko kideak izango ditugu Sanagustinen. Ukazioaren beste aldea. Euskal esparru sozioekonomikoaren egoera eta erronkak izenburupean ariko dira bi sindikatuetako kideak.

Enekoitz Esnaolak gidatuko duen solasaldiaren oinarria esparru sozioekonomikoan erabaki propioak hartzeak lituzkeen ondorioen ingurukoa izango da. Burujabetzak marko laboralean eskaini ditzakeen aukeren eta ahulguneen ingurukoa. Eragile sozioekonomikoek erabakitzeko eskubidea gauzatze bidean izan dezaketen eraginaren ingurukoa. Solasaldia Sanagustinen izango da, 19:00etan hasita.

Erabakitzeko eskubidea aldarri hartuta, hainbat eta hainbat ekimen egiten ari gara azken hilabete luzeetan Azpeitian nahiz Euskal Herriko ehundaka herritan. Eta bide horretan urratsak egiten jarraituko dugu datozen asteotan ere Azpeitian. Hala, maiatzaren 10ean Laura Mintegi eta Iñaki Zarraoa izango ditugu gurean. Bestalde, ekainaren 10ean Bilbon izango dugu hitzordua. Erabakitzeko eskubidearen arloan urrats berriak emateko, galdera ikur erraldoi bat irudikatuko da. Bilboko Euskadi plazatik Plaza eliptikora arteko tartean mosaiko erraldoi bat irudikatzea izango da asmoa. Mobilizazio horren amaieran Herritarron Ituna aurkeztuko da, erabakitzeko eskubidearen alde sortzen ari diren forma eta eduki anitzeko adierazpen guztiak bilduko dituen ituna.

Eta nola ez, bi hitzordu horien tartean, Azpeitian erabakitzeko eskubidea gauzatu genueneko urteurrena izango dugu. 2016ko ekainaren 5 hura gogoratzekoa baita