Erabakiaren Aroa sostengatzeko Urteberriko Saria salgai dago Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2016ko aza. 25a, 13:58

Urteberriko Saria jarri du martxan Gure Esku Dagok. Txartelak salgai daude 5 eurotan honako tabernetan: Etxe Zuri, Orkatz, Korrale, Zuhatz, Sanagustin, Berdie, Izaro eta Urola.

Erabakiaren aroan gaude. Herri batzuk, Azpeitiak kasu, dagoeneko herri galdeketa egina dugun arren, datozen hilabeteetan asko eta asko izango dira bide hori egingo duten herriak. Eta prozesu horiek sostengatzeko nahiz Gure Esku Dagoren aurrera begirako proiektuak finantzatzeko helburuarekin Urteberriko Saria abiatu dugu.

Euskal Herri osoan salgai daude parte hartzeko txartelak, 5 eurotan. Eta, baita Azpeitian ere. Etxe Zuri, Orkatz, Korrale, Zuhatz, Sanagustin, Berdie, Izaro nahiz Urola tabernetan eskuratu daitezke boletoak. Eta horrez gain, datozen asteetan kalean ere egongo gara.

Sariei dagokionean, 30.000 euroko sari nagusi bat eta 10.000 euroko hamar sari banatuko dira. Zozketa urtarrilaren 16an egingo da, notario aurrean.