Eskerrak emanez, jarrai dezagun ehuntzen!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2015ko mai. 4a, 16:51
Apirilaren 25ean Euskal Herriko txoko asko eta askotan Ehuntze Eguna ospatu genuen. Tartean, Azpeitian. 'Gaur hautetsontzia, bihar erabakia' lelopean, Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea erabakitzeko eskubidearen alde batuko ditugu ekainaren 21ean. Horri begira jarrita ospatu genuen haren aurreko lehen mugarria, apirilaren 25ean. \ \ Herri gehientsuenetan eguna oihalen bueltan antolatu bazen ere, gurean bestelako kontuekin ospatu genuen aldarrikapen eguna. Eta nola ez, hasteko, eskerrak ematea dagokigu ekimentxo guzti horien antolaketan lagundu zuen orori eta, noski, parte hartu zuten guztiei.\ \ Orain, datozen asteetako lanari heldu behar diogu. Ahalik eta azpeitiar gehienen atxikimenduak jasotzeari, alegia. Atxikimendua jasotzearekin bat, oihal zatietan nork bere ideiak, ametsak, desioak idatziko ditu. Amets eta desio horien guztien elkartzeari bide eman nahi diogu eta, hala, borondate horiek josten hasiko gara, ekainaren 21ean borondate guztiekin hautetsontziak eraikitzeko.\ \ Datozen egunotan hainbat tutore ibiliko dira lan horretan. Inguruan izango duzue atxikimendua emateko aukera, ziurrenik. Eta hala ez balitz, Gure Esku Dagok Artzubia hiribidean duen lokalean egongo gara zuen zain, egunero, 17:30etatik 19:30etara. Zatozte!!!