'Europako sezesio prozesuak: iragana eta oraina' Asier Blasen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2015ko ots. 2a, 10:54
Datorren asteazkenean, otsailak 4, 'Europako sezesio prozesuak: Iragana eta oraina' izenburupean hitzaldia eskainiko du Asier Blasek Sanagustin kulturgunean. Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikak antolatu du solasaldia eta 19:00etan hasiko da.\ \ Asier Blas soziologoa eta EHU-ko irakaslea da. Politika eta Administrazio Zientzien saileko irakaslea da, hain zuzen ere. Era berean, Ekialdeko Europaren inguruko gaietan aditua da.\ \ Europan eman diren sezesio prozesuak eta egun bidean egon daitezkeenak izango ditu hizpide. Eta, nola ez, guzti horiek Euskal Herriaren etorkizunean izan dezaketen eragina aztertuko da bertan.\ \ Gonbidatuta zaudete guztiok!