Jarrai dezagun bidea... Ekainaren 8koa abiapuntua besterik ez zen izan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2014ko ira. 15a, 12:06
Datorren ostegunean, irailak 18, Eskoziak bere etorkizuna erabakitzeko galdeketa egingo duela eta, Azpeitiko Gure Esku Dagok ekimentxo bat antolatu du. Gure Esku Dagok eskubide predemokratiko horren gauzapena hain modu demokratikoan gauzatzea zoriontzekoa dela uste du. Egun historiko horretan, azpeitiarrok ere zeresana izan behar dugula uste dugu.\ \ Gauzak horrela, 'Zorionak Eskozia! Euskal Herrian zergatik ez?' izenburupean ostegunean, 20:30ean, udaletxe azpian biltzeko deia egin nahi diegu herritarrei. Bertan, Eskozian bizi den eta ostegunean bozka emango duen azpeitiar baten esperientziaz, Euskal Herrian bizi diren eskoziarrenaz, musikaz, mokadutxoaz eta abarrez gozatzeko aukera izango da.\ \ Animatu eta parte hartu, denon artean lortuko baitugu euskaldunok ere gure etorkizuna erabakitzea!