Azken egunetan email bidez milaka ...

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2014ko eka. 4a, 13:29
Azken egunetan email bidez milaka eta milaka izen-emate jasotzen ari da Gure Esku Dago, igandeko giza-katean parte hartzeko. Izugarria izaten ari da eskaria, eta egoera kudeatu ezina bilakatzen ari da. Badakigu, azpeitiar batzuk ere Internet bidez izena ematen saiatzen ari zaretela. Baina, aplikazioa ezin erantzunda geratu da. \ \ Horregatik, emailez eta Interneteko aplikazioaren bidez metroa erosteko aukera bertan behera lagatzea erabaki da. Aurrerantzean metroa erosteko bi aukera egongo dira: \ \ - Herriz herri aste osoan zehar jartzen ari diren informazio-puntu edo mahaietan metroa erostea. Azpeitiko lokala irekita egongo da gaur, bihar eta etzi 17:30etik 19:30era eta larunbat goizean, 11:00etatik 13:00era! \ \ - Igandean bertan giza-katean kilometroz kilometro egongo diren informazio-guneetan metroa erostea. \ \ Hala ere, ez utzi azken egunera arte. \ \ Egun historikoa dela usaindu daiteke! Gure Esku Dago!