Zorionak! Helburua beteta. Baina zenbat ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko mai. 27a, 09:22
Zorionak! Helburua beteta. Baina zenbat izango gara?\ \ Iada hilabete batzuk lanean hasi ginenean, 1000 metro saltzeko erronka hartu genuen geure gain. Ez zen erronka makala, baina eguneroko lanari eta hainbat eta hainbat herritarren laguntzari esker, lortu dugu. Atzo 1000 metroko muga gainditu genuen, eta kontutan izanda oraindik 12 egun falta direla ekainak 8ko giza-katea osatzeko, berri hau taldea, laguntzaileak eta herritarrak zoriontzeko moduko dela deritzogu.\ \ Honek ez du esan nahi hemen gelditu behar dugunik. Oraindik askoz geihago izan gaitezke, denbora dago eta herritar guztiak izango dira ongi etorriak. Beraz animatu zuen ingurukoak, etxekoak, lagunak, lanekoak... zenbat izango gara! \ \ Erabakitzeko eskubidea, gure esku dago!