Emakumeen mugimenduko kideek ere argi dute

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2014ko mai. 16a, 11:40
Emakumeen mugimenduko kideek ere argi dute! Ekainaren 8an 45 eta 46 kilometroetan izango dira giza-katearen katebegiak osatuz.\ \ Dagoeneko ardura instituzionaletan aritu direnek eta dihardutenek, hezkuntza arloko langileek, herriko abeslari nahiz musikariek, orain emakumeek, herritarrei dei egin diete ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria eurena egin dezaten.\ \ Datozen egun eta asteetan, herriko kirolariek, gazteek, langile mugimenduan dihardutenek, komunikazio alorreko profesionalek... euren babesa agertuko dute.\ \ Herri libre batean bizitzeko aldarria geroz eta indartsuagoa da. Jarrai dezagun bide horretan.