Herritar ugarik eman du izena ekainaren 8ko giza katean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2014ko mar. 11a, 12:05
Gaur, asteartea, goizean herritar ugari gerturatu da, erabakitzeko ekubidearen alde, ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egingo den giza katean parte hartzeko fitxak betetzera, plazara. 19:30ak bitartean izena emateko aukera izango da udaletxe azpian jarri dugun mahaian, eta zapatu arratsaldean ere bertan izango gara. Bide batez, martxoaren 29an, Soreasu antzokian egingo den 'Eskuz esku' ekitaldiaren berri emango dugu bertan. Animatu zu ere, erabakitzeko eskubidea gure esku dago!