Zarautzen mosaikoa, Azpeitian martxoaren 29an 'Eskutik eskura', erabakitzeko eskubidearen aldeko eguna

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2014ko ots. 11a, 08:39
Herri bakoitzak bere martxan jarraitzen du erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak bultzatzen, ekainak 8an osatuko dugun giza-katea indartze aldera. Bide horretan zarauztarrek ikurriƱa erraldoi bat osatu zuten Munoa plazan. Lan bikaina, benetan. Azpeitiko Gure Esku Dago, buru-belarri ari da lanean, martxoaren 29an ospatuko dugun 'Eskutik Eskura' erabakitzeko eskubidearen aldeko jaia antolatzen. Gero eta herri eta eta herritar gehiago ari gara biltzen. Erabakitzeko eskubidea, gure esku dago!