Abiatzear da Azpeitiko Gure Esku Dago dinamika

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2013ko ira. 19a, 12:57
Ekainean, Sanagustin kulturgunean, Gure Esku Dago dinamika nazionalaren inguruko aurkezpena egin zen. Bertan dinamikaren oinarrien eta helburuen inguruko hausnarketa konpartitzeko parada izan zen. Behin hori eginda, interesa agertu zuen herritar taldetxo batek pare bat bilkuratxo egin ditu dinamikari hasiera emateko helburuarekin. \ \ Hori horrela, irailaren 24an, 20:30ean, Baigeran, Azpeitiko Gure Esku Dago ekimenaren lehen batzarra egingo da. Bilkura horren helburu nagusia, Azpeitian ere dinamikari hasiera ematea izango da. Beraz, 0 puntua litzateke. Inflexio puntu gisa datorren ekainaren 8an egingo den giza-katea hartu eta helburu nagusi gisa, bai horren, bai Azpeitian ahalik eta jende gehienak gaiaren inguruan ideiak elkartrukatu eta elkarrekin lanean hasteko batzorde bat eratzea litzateke. \ \ Horrez gain, Azoka Herritik ekimenaren baitan herriko beste eragileekin batera Azpeitiko plazan egongo da Gure Esku Dago. \ \ Gauzak horrela, animatu eta ea hasten garen izan nahi dugunaren inguruan erabakitzeko dugun eskubidearen aldeko olatua sortzen Azpeitian ere! \