28 urte pasatu dira Pasaiako ...

Erabiltzailearen aurpegia Ezker Abertzalea 2012ko mar. 22a, 13:16
28 urte pasatu dira Pasaiako badian Komando Autonomoetako lau militante, Kurro, Pelitxo, Txapas eta Pelu, segada batean erahil zituztela. Hau dela eta, gaur martxoak 22, Azpeitiko ezker abertzaleak gaur 28 urte erahildako Kurro, Pelitxo, Pelu eta Txapas gogora ekarri nahi izan ditu Enparan Dorretxe atzean beraien omenez dagoen monolitoan eginiko lore eskaintza xume baten bidez.\ \ 1984ko martxo hartan Pasaiako badian jazotako gertaerak argitzearen beharra azpimarratu nahi dugu eta lehenbailehen kasuaren argipena eskatu. Han gertaturiko erahilketek Estatu terrorismoaren inpunitatearen baitan ez dute zigorrik izan eta bada garaia beraz, memoria kolektiboaren gainean kasu honen inguruan dauden argilun guztiak argitzeko.