Erdi-Aroko azoka

Erabiltzailearen aurpegia da hau aranguren |
2005ko urr. 10a, 13:10

Asteartetik hasi ziren kaleak izaraz apaintzen, asteburuan Erdi-Aroko II. Azoka izango zela inor ahantz ez zedin. Herria kolorez jantzita ikusi dugu, Historiako garairik ilunena goraipatzea xede hartuta. Eta, kaleak jendez gainezka eta poliki apaindurik ikusi baditugu ere, herritar gehienon jai honetako parte-hartzea hutsean geratu da; urtero bezala, Udaletxeak azokaren eta jaiaren antolamendua enpresa espezializatuen esku uztean. Enparango dorretxean, esaterako, hor ikusi dugu UZTARROZ zioen oihal lodia, kale animazioan ere herriko banda ibili bada ere, gainontzeko talde, bufoi etabarrekoak ez ziren herrikoak. Eta ez da ni kanpokoen parte-hartzearen aurkakoa naizela kontua, baizik eta bertako herritarrek egin ditzaketen lanak besteen esku ez uztearen aldekoa naizela; herria museo mugikor bihurtzearen eta herritar gehienok ikusle eta erosle soil bilakatzearen aurkakoa.

Entzuna dut, Artziniegako Erdi-Aroko Azokan herrira edo hiribildura sartu nahi duen orok garaiko jantziez egin behar duela, herri sarreran kokatutako postu batean arropak trukaturik; jaia parte-hartzaileagoa izateko ez legoke gaizki -santotomasero baserritarrez janzteko lanak izaten dituen herrirako errealistegia den ez dakidan arren-. Jaia herritarrona izateko beste bide bat herriko malabarista, "klown" antzezle,... eta antzekoengana jotzea litzateke, bufoiz jantzi eta kale animazioa beraien esku gera dadin. Eta, azkenik, zenbait herri-taldek ere, litekeena da, jaian esku-hartu nahi izatea –kale-animazioan, antzerkiren bat prestatuz, postuak jarriz...- bide batez beti ere ondo etortzen diren sos batzuk lortuz. Gauza txikiak dira hemen proposatutakoak, lortu daitezkeenak; eta ziur hortik zehar badituzuela proposamen eta aholku hobe eta gehiago ere. Eta amaitze aldera, gogoeta bat: Ez al litzake hobe jai gehiago asmatu beharrean, ditugunak duinago eta asegarriago egiten saiatzea? Ez al litzake hobe museotik auzo-lan eta auzo-festara pasatzea?

Bidali:  

Erantzunak

Osky | 2005-10-10 : 18:10

Ondo dago azpeitiarrok festan parte hartzea baina kasu honetan iruditzen zait,erdi aroan bezala,kanpoko jendeak bere produktuak eta ikuskizunak erakustera ta saltzera datoztela.Eta horregaitik azpeitiarroi oraingo honetan ikusleak izatea tokatu zaigu.Bestela ere iruditzen zait gure herria ez dagoela prestaturik horrelako festa mota organizatzeko.Gaztetxe baten mantenimendu txukun bat ematekko ezgea ta kapaz!gainea nahiko lan izatea santotomasetan,karnabaletan,sansebastian egunin....Ia nahiko festa badeu geure esku!

egiye | 2005-10-10 : 21:10


azpeitiyen festa geitxo daude.oain besste bat jartze baigube urrena eztakit ze izengoan.baino alare jendie engantxau itea.gauza mordue erostebe ta gero erdiye alperrikako.baño aurten eztebe asko saldu.normala ainbeste festakin dana gastatze deu ta ordun etzaigu ezer geratzen.

Miren | 2005-10-11 : 11:10

Kaixo Nerea. Zuk esan duzunari dagokionez baditut hainbat gauza azpimarratzea gustatuko litzaizkidakenak: ez bazinen ohartu ere azpeitiko bandaz gain hor egon ziren itsasiko dantzariak, dantzariez gain Ikasberrikoek egindako taloak jateko aukera izan genuen, herrian eskulanetan diharduten hainbat emakume ere plazan izan ziren bolilloa egiten, erropa garbitzen ere Azpeitiar batzuk egon ziren gure arbasoak errepresentatuz, ttuntturroak, hainbat postutan azpeitiarrak ikusi ahal izan genituen... baliteke posible izatea herritar gehiagoren parte hartzea handitzea eta hor arrazoia ematen dizut baina ez ezazu bandan utzi azpeitiarron parte hartzea.
Horrez gain galdera bat dut zuretzat: zein egunetan/jaietan ikusten dituzu azpeitiko gazte mota desberdinak, zaharrak, umeak... denak kalean ez bada mozkortzera irteten garen egunetan (elegante eguna edota Santo Tomas eguna adibidez)? Parte hartzea eta jai herrikoietaz esaten duzunarekin ados nago baino lehenengo zeregina nire iritziz jendea kalera ateratzea lortzea da eta hortik hasi parte hartzea bultzatzen. Festak bai, ugari ditugu baina Azpeitia hilik geratzen da gainerako asteburu guztietan eta nire iritzi horrelako ekimenak oso aberasgarriak dira herritarrontzan.
Asteburu honetan ehundaka eta ehundaka lagun izan gara azpeitiko kaleetan. Aukera hau izan ez bageneun zihur aski lagun hauetako asko eta asko merkatal zentruetara hurbilduko ginen gure xoxak xahutzera.
A eta badut beste zerbait gehitzeko lehenengo erantzuna eman duenari: Zu izango zara gaztetxea txukun mantentzeko gai ez dena eta bestela badakizu, ostiralean 9etan duzu zita bertara azaldu eta zure kritikak egiteko!!!!!!
Ala ba ondo segi Nerea eta gainontzekoak!

laino | 2005-10-27 : 17:10


Niri aintzinako azoka egitea ideia ona dela iruidtzen zait. Herriko festak eduki baditugu bai, baian hau zerbait ezberdina da eta kanpoko jendea etortzea bere gauzak erakustea ondo irudizten zait; beti da ona pertsona abtentzat besteek nola egiten dituzten gauzak ikustea. Beraz, ados nago azoka hau egiteaz. Gainera produktuak probatu ditut eta onak direla deritzot. Nire ustez Azpeitiarrok egin dezakeguna da gure festetan parte hartu eta aro berriekin datozten festekin gozatu.Gauza batek ez du zergaitik bestea kendu beharrik!

nire iritzia | 2005-10-28 : 15:10

Adibide bat jarriz, Ardo Zaleak elkarteak urteak daramatza kaldereroen festa antolatzen eta jendeari parte hartzea eskatzen. Zer gertatzen da “herritarron partehartze” horrekin?? Uste dut elkarte honek herri osoa ikusi nahiko lukeela kaldereroz jantzita. Iruditzen zaizue lortu duela?? Gertatzen dena da, komeni edo gustatzen zaigun gauzetan bakarrik parte hartzen dugula.
Erdi Aroko gaiarekin jarraituz, Azpeitiko Banda, Ttuntturroak, Musika Eskola, Bostekoa, Ikasberri taloak egiten, borondate guztiarekin 12 pertsona alberkan, Arte eta Diseinukoak, egurra lantzen egon zen Iosu gazte azpeitiarrarekin batera, bolilloak egiten ere herritar batzuk egon ziren, eta bertako beste batzuen postuak ere ikusi ahal izan genituen, adibidez, Izarraitz gaztaren postua.
Kontutan eduki behar da hau bigarren edizioa izan dela eta horrelako antolakuntzetan lehenengotik dena ondo egitea oso zaila dela. Urtero zerbait hobetzea espero da baina horretarako jendearen laguntza behar izaten da. Parte hartzea nahi duen jendea baldin badago eta ideia berriak badaude, festa hau edo beste edozein hobetzeko, onena udaletxera edo antolatzaileengana urreratzea da. Errazena besteen lana kritikatzea da eta ez parte hartzea.

nire iritzia | 2005-10-28 : 15:10

Horrelako festak organizatzeko gai bagara eta jendea ere badago horretarako prest, ezerren truke lan egiteko.
Uztarroz, nafarroako herri baten izena da eta ez hau antolatu duen enpresarena. Enpresa hau nafarroako produktuak promozionatzeaz arduratzen da eta enpresa honetako kideak artisauak beraiek dira.
Artziniegako azoka antolatzen 7-8 urte daramatzate. Hainbat herri eta herritar batzuk, gehiago buztitzen dira herriko edozein gauzetan. Azpeitian ez da gauza berdina gertatzen. Lehenengo urtean, adibidez, udaletxeak jantziak ekarri zituen jendeari uzteko. Batizbat, tabernariei, bandari,… noski, tabernariek alokairua beraiek ordainduta. Aurten, ez dira ados egon. Hori al da parte hartzea?? Jendeak nahi izaten duena hau da: lanik egin gabe, dena eskura ipintzea. Adibidez, hauek parte hartzeko modu bat hau izango litzateke: konkurtso baten bidez nork denda edo taberna hobekien apaindu, Erdi Aroko gaia jorratuz. Inor prest al dago lana egiteko?? Agian batzuk bai, baina ez denak.

nire iritzia | 2005-10-28 : 15:10

Adibide bat jarriz, Ardo Zaleak elkarteak urteak daramatza kaldereroen festa antolatzen eta jendeari parte hartzea eskatzen. Zer gertatzen da “herritarron partehartze” horrekin?? Uste dut elkarte honek herri osoa ikusi nahiko lukeela kaldereroz jantzita. Iruditzen zaizue lortu duela?? Gertatzen dena da, komeni edo gustatzen zaigun gauzetan bakarrik parte hartzen dugula.
Erdi Aroko gaiarekin jarraituz, Azpeitiko Banda, Ttuntturroak, Musika Eskola, Bostekoa, Ikasberri taloak egiten, borondate guztiarekin 12 pertsona alberkan, Arte eta Diseinukoak, egurra lantzen egon zen Iosu gazte azpeitiarrarekin batera, bolilloak egiten ere herritar batzuk egon ziren, eta bertako beste batzuen postuak ere ikusi ahal izan genituen, adibidez, Izarraitz gaztaren postua.
Kontutan eduki behar da hau bigarren edizioa izan dela eta horrelako antolakuntzetan lehenengotik dena ondo egitea oso zaila dela. Urtero zerbait hobetzea espero da baina horretarako jendearen laguntza behar izaten da. Parte hartzea nahi duen jendea baldin badago eta ideia berriak badaude, festa hau edo beste edozein hobetzeko, onena udaletxera edo antolatzaileengana urreratzea da. Errazena besteen lana kritikatzea da eta ez parte hartzea.

Kaixo Nerea, zure erantzunaren zain nago!!! | 2005-11-02 : 09:11

Kaixo Nerea, agian beranduegi izango da, izan ere denbora bat pasatu da dagoeneko hau idatzi zenuenetik baina iruditzen zait zure erantzuna jasotzea merezi dugula hemen idatzi dugunok.Kritika egitea ongi deritzot baina baita zuri zuzendu direnei ere erantzutea.
Gero arte!!
Zure erantzuna espero dut!!!

naroa | 2006-03-24 : 16:03

MP3 ERROJUA BERDEA ETA AHKLETIKO ETA AHKLETIKO ZAPAta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu