Antxieta taldekoak gustura, herri azokak emandakoarekin

Erabiltzailearen aurpegia Antxieta Arkeologia Taldea 2022ko aza. 21a, 19:57

Igandean herri azoka egin zuten Zestoan, Arkeologia Astearen barruan, eta sekulako giroa izan zen.

Igandean herri azoka egin genuen, Arkeologia Astearen barruan, eta sekulako giroa izan genuen Zestoako plazan. Herritarrak ez ziren gelditu ere egin, galdera bat bestearen atzetik egin zuten, dena jakin nahian. Eta gu, gustura, matraka galanta sartzen denei. Herritarrak murgildu egin dira azokan, eta aldi berean historiaurrean. Gehiagotan egin beharrekoak dira horrelakoak, zientzia herriari!

Datorren urtera arte, Zestoa!