Amalda III koban indusketak hasteko prest

Erabiltzailearen aurpegia

Zestoako Neanderthalen DNAren bila.

Iritsi da ametsak errealitate bihurtzeko eguna.

Irailaren 3an, Joseba Riosen eta Laura Sanchezen zuzendaritzapean, beren taldekideekin eta Antxietakoen laguntzarekin, 2022ko indusketekin hasiko gara Amalda III kobazuloan, Erdi Paleolitoko Neanderthalen arrastoak ikertzen.

Aste honetan, bideko sasiak moztu eta sokarekin esku laguntzak ipini ditugu kobara iristeko.