Asurtzu-Erloko indusketa gunea, jasota eta babestuta

Erabiltzailearen aurpegia Antxieta Arkeologia Taldea 2022ko uzt. 18a, 00:36

Azpeitian badira gazte gogotsuak, beti laguntzeko prest.

Asteburu honetan Azpeitiko gazte gogotsu hauek lagundu digute ekainean erabili genituen indusketako ekipamendu guztiak Erlotik jasotzen.

Eskerrik asko gaztiek, bejondeizuela!










Indusketa gunea sarearekin babestu, ekipamendu guztiarekin zamalari lanak egin kotxeetara, herrira jaitsi eta mangerarekin garbiketa lanak egin ditugu.

Beroak estutu bat eman die gazteei, batez ere eguzkitan garbiketak egiterakoan, baina freskagarri txiki batzuekin primeran bezatu dute egiten zuen sargore beldurgarria.

Umoretsu bukatu ditugu egin beharrekoak.










Indusketako zonaldea ongi babestua gelditu da datorren urtera arte, bai pertsonentzat, bai animalientzat.

Orain, laborategiko ikerketak egitea tokatzen da.

Ikerketen emaitzen berri izango duzue.