Hasi dira Asurtzu eremuan lehenengo aztarnak agertzen

Erabiltzailearen aurpegia Antxieta Arkeologia Taldea 2022ko eka. 19a, 14:39
Lagun talde bat Asurtzu eremuan indusketak egiten.

Izarraizko hondarzulo edo dolinaetan, estruktura konplexuak sortzen dira bertako lurra oso mineralizatua dagoelako manganesoaren oxidazioaren eraginagatik. Eskuz egindako lurrezko ontzi multzo bikainak ere agertu dira.

Asurtzu –Erlo ingurua, Azpeitian– eremuko indusketa aurrera doa, eta hasi dira lehenengo aztarnak agertzen. Esate baterako, Izarraizko hondarzulo edo dolinaetan, estruktura konplexuak sortzen dira bertako lurra oso mineralizatua dagoelako manganesoaren oxidazioaren eraginagatik. Horregatik, kontu handiz industu eta dokumentatu dira.







Eskuz egindako lurrezko ontzi multzo bikainak ere agertu dira. Oso apurtuta daude, baina garbitu eta gero, elkartu egingo ditugu laboratorioan. Gainera, analitika berezi batzuk eginda, agian jakin ahal izango dugu zer jaten zuten ontzi horietan. Tipologiagatik, Brontze Arokoak izan daitezke, gutxi gorabehera, duela 3.500 bat urtekoak.







Litika edo harrizko tresnak ere agertu dira. Gehien erabiltzen duten harria suharria da, eta tresna horiek izan ditzaketen askotariko erabilerak laboratorioan aztertuko ditu teknologia litikoetan aditua den pertsona batek.



Gauza gehiago joango dira agertzen, eta datozen egunetan emango dugu horien berri.