Ezkuztako kobako ur jauzia

Erabiltzailearen aurpegia Antxieta Arkeologia Taldea 2022ko urt. 18a, 19:54

Goi paleolitoko aztarnategi bikaina daukan koba honetatik ur jauzi edo surgentzia indartsua irteten du, euriak gelditu eta astebete igarota gero ere. Izarraitzeko sistema karstikoak ur poltsa handiak dauzka bere barnean.

Koba barru-barrutik irteten du urak Ezkuztan, izugarrizko indarrarekin.




Ura indarrarekin lehertuta, apar zuri bihurtzen da.




Kobatik irten eta berehala abiatzen da, haitzetatik behera, Urola ibaiaren bila.




Urari begiratuz gero, Murumendiko Marik sorginduta bezala gelditzen zara.