Atxurra kobako labar artea ezagutzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Antxieta Arkeologia Taldea 2021ko uzt. 17a, 19:50

Ostiralean, uztailaren 16an, Berriatuako (Bizkaia) Atxurra kobako labar arte bikaina ezagutzeko aukera izan genuen. Diego Garatek eta Olivia Riverok erakutsi zizkiguten kobazulo horretako altxorrak. Izan ere, Atxurran daude Euskal Herriko labar artearen ezaugarri diren grabatuak eta margoak. Harrigarriak dira, mundialak!


       


         

Zorionak, Diego Garateri, Olivia Riverori eta proiektu honetan lana egiten duten taldekide guztiei. Benetan lan bikaina! Erabiltzen dituzten punta-puntako teknologia berriekin egiten ari diren lana txapela kentzekoa da, meritu handiko lana da. Laister argitaratuko dituzte ikerketaren xehetasun guztiak.

   


                                                                                                                                                                  

Mila esker, arkeologo eta labar artean adituak diren pertsona jator horiei.