Elurtean jausitako zuhaitzak kenduta, Asurtzuko aztarnategia garbi

Erabiltzailearen aurpegia Antxieta Arkeologia Taldea 2021ko mar. 2a, 10:18

Udalaren brigadetako langileek aurretik egindako lana borobilduz, asteburuan jaso ditu Antxieta arkeologia taldeak Erlon dagoen aire libreko aztarnategian pilatutako enborrrak eta adarrak.

Urtarrileko elurtean, lau pago jausi zitzaizkigun Asurtzuko aztarnategiaren gainera; horietako batzuk, gainera, arrisku egoeran gelditu ziren, zintzilik.

Azpeitiko Udalari eta bere brigadako langileei eskerrak eman beharrean gaude, aurreko astean zuhaitz horiek mozteko egindako ahaleginarengatik. Ahalegindu ez ezik, moztu ere moztu zituzten zuhaitzat. Bejondeiela, eta eskerrik asko!

Joan den aste bukaeran, herriko mutil gazte gogotsuenak etorri zitzaizkigun brigadakoek moztutako zuhaitzak aztarnategitik kentzera; Antxietako neska-mutilen laguntzarekin, zortzi bat tona egur aidean kendu zizkiguten aztarnategitik. Mila esker, eta bejondeizuela zuei ere!