Eta punto!

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Olaizola 2016ko api. 28a, 11:01
Hamabi urte zoragarri pasatu dira hasi ginenetik. Hamabi urte, hamabi antzerki obra, hamabi buruhauste, eta dozenaka lagun. Azpeitiko emakumeen antzerki tailerra, zerbait izan bada, lagunarte ederra izan delako.\ \ Larunbatean Zestoan agurtuko dugu ibilbidea, antzerkizaleen eta gure lagunen konpainian. Zu ere, nola ez, gonbidatuta zaude!\ \ Eskerrak eman nahi nizkieke taldeko partaide izan diren guztiei, beraiek gabe ez zelako posible izango abentura ahaztezin hau. Egindako ahalegina, jarritako maitasuna... Hitzez azaldu ezin daitekeen hori dena. Eskerrak lagundu diguzuen guztioi, asko eta askori. Emakume Mahaiari, bertan sortu zelako tailer hau sortzeko ideia. Parekidetasun sailari eta Emakumeen Txokoari, ezinbestekoa izan den bultzadagatik. Materiala utzi diguzuenoi, kartelak egiten jardun duzuenoi, eszenatoki txukun askoak prestatu dituzuenoi, argiarekin eta soinuarekin bidelagun izan zaretenoi... eta nola ez, gu ikustera etorri zareten denoi. \ \ Momentuz, 'Punto eta punto'-rekin agurtuko dugu ibilbidea. (Azken obra prestatu genuenean ez genekien honaino iritsiko ginenik, eta dapa! Azken lan honen izenburua aproposagoa ezin!)\ \ Egindakoak eginda geratu dira. Etorriko ote dira gehiago etorkizunean...\ \ Gustu baduzu, larunbatean, Zestoan, arratsaldeko 19:30ean jarriko dugu azken puntua.\ \ Eskerrik asko denoi! (Eta punto!)