Ostixek

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2017ko ots. 26a, 12:27

Hippytik ere dezente zuen Potxuk. Erabateko bizizalea izaki. "Zahartzaro laburra izango diat, gaztaroa asko luzatzen ari nauk eta", esan ohi zuen. Bai asmatu ere! Bazuen tarteka Orroagako hondartzara joan eta larru gorritan jartzeko ohitura. Egun batean, gau-pasa egin ondoren ziur aski, eguzkitan tripaz gora jarri eta lo hartu zuen. Olatu baten freskurarekin esnaturik, lokartu zenean baino askoz biluziago zegoela konturatu zen, ordurako itsasoak eramanak zizkion denak: arropa, dirua, giltzak, oinetakoak...

Hondartza gaineko bidera igo, esku batekin zintzilikarioak ahal bezala estali eta bestearekin autoestopean hasi zen. Berehala gelditu zitzaion herritar bat, eta Azpeitiraino eraman. Herrira iristean bost ogerleko eskatu behar izan zizkion txoferrari, telefono dei bat egiteko. Irudikatzen dut Potxu, kabinan sartuta, amak munduratuta bezalaxe. Ondorengo egunetan erruz larrutu zuten santuz eta epailez beteriko gure herrian. Potxuk ez zuen deus ezkutatzekorik, ordea, koskabiloak izan ezik.

Irakurri artikulu osoa Noticias de Gipuzkoa-ren webgunean.