Andereño Kontxuelo

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2016ko ots. 10a, 10:40

Gure betiko ikastola Loiolako basilika handiaren hegaletako batera eraman aurretik, Azpeitiko Arana auzoko etxabehe batzuetan aritu ginen. Ez dakit urte bakarra izan zen ala gehiago, baina atzo goizean balitz bezala gogoratzen ditut hango sarrera-irteerak, eskailerak, leihoak, gurasoek non itxaroten gintuzten... 

Gure aita-amek, bailarako beste hainbat euskaltzalek bezala, ikastolaren aldeko hautua egin zuten, artean legeztatu gabe egon arren. Irakasle denak emakumezkoak ziren eta “andereño” deitzen genien. Gazteak ziren, ausartak. Batzuek ez zuten prestakuntza handirik, bideak zaildu zituen, baina ilusio eta pasio aparta jartzen zuten betebehar horretan, eta, batez ere, amodioz eta goxotasunez hezten gintuzten. Geureganakoa eta gure herri eta hizkuntzarekiko maitasuna. Neska gazte haietako bat andereño Kontxuelo zen.

Handik urte gutxira Antzertin eman zuen izena, euskal antzerki eskola ofizialean treba-tzeko zoria izan zuen belaunaldiko kide izan zen. “Ba al dakizu andereño Kontxuelo aktorea dela eta oso kritika onak egin dizkiotela?”, galdegin zidan amak. Ez nekien, baina ez ninduen batere harritu. Arrotz gertatu zitzaidan bakarra izena izan zen, Kontxu, guk sekula ez baikenion hala deitu. 

Artikulu osoa, Noticias de Gipuzkoa-ren webgunean.