Sormen tailerra egingo dugu bihar

Erabiltzailearen aurpegia

Urolab mugimenduak aurrera jarraitzen du eta bailarako ekintzailetasuna sustatu nahian otsaileko proposamenarekin dator.

Joan zen urtarrilaren 31n ospatu genuen 1. Proiektu azokari jarraipena emanez, eta 12 hilabete, 12 ekintza leloarekin jarraituz, otsailaren 28rako Sormen Tailerra antolatu dugu Azkoitiko Elkarguneko Insausti aretoan.

Bertan, Brainstorming (ideia zaparrada) teknika landuko da bi erronka nagusiren inguruan: nola sortu eskualdeko elikadura burujabetza landuko duen talde eragile bat eta nola sustatu eskualdeko ekintzaileen artean coworking-a edo elkarlana.

Sormen tailerra arratsaldeko 18:00tan hasiko da eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Ez izan zalantzarik eta agertu Azkoitiko Elkargunera ostiralean.

Jarri gurekin kontaktuan urolabtaldea@gmail.com postaren bidez edota informatu zaitez ekitaldiaz www.urolab.eus webgunean.

Animatu topaketan parte hartzera! Azkoitiko elkargunean ikusiko dugu elkar!

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide