Urola Bizirikek 300 bat zuhaitz landatu ditu, pixka bat haztean herriko hainbat gunetan landatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Urola Bizirik natur taldea 2022ko mar. 23a, 08:00
Urola Bizirikeko kideak zuhaitzak landatzen.

Azpeitiko Udalaren laguntzarekin, pagoak, haritzak, lizarrak, arteak, gorostiak eta abar landatu ditu taldeak. "Bertako basoak berreskuratzea" da egitasmoaren helburua.

Urola Bizirik natur taldeak egitasmo bat jarri du martxan Azpeitian. Hain zuzen ere, udalaren laguntzarekin, pagoak, haritzak, lizarrak, arteak, gorostiak eta abar landatu ditu. Orotara, 300 zuhaitzetik gora sartu ditu taldeak, horiek pixka bat hazten direnean, herriko lurretan landatzeko asmoz. "Bertako basoak berreskuratzeko" xedez landatu dituzte zuhaitz horiek, eta Urola Biziriken arabera, hori ez da "erronka makala". Hala esan du taldeak: "Ea denon artean helburua lortzen dugun".