Sara Azurzak, Chica Sobresaltok, Havalinak eta Ezpalakek zapaldu dute Sanagustin kulturguneko oholtza asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko mai. 30a, 08:53
Chica Sobresalto ostiralean Sanagustinen. (Kulturaz)

Ostiralean Sara Azurza eta Chica Sobresalto izan ziren agertoki gainean. Larunbatean, berriz, Havalina eta Ezpalak taldeen txanda izan zen.

Gorputza dantzan jartzeko aukerarik ez da falta izan asteburu honetan Sanagustin kulturgunean. Ostiralean, Sara Azurza eta Chica Sobresalto abeslariak izan ziren agertokian, beren doinu dantzagarriekin giroa alaitzen.

Larunbatean aritu ziren taldeak, aldiz, rock doinuekin etorri ziren Azpeitira. Havalina taldeak eman zuen lehen kontzertua, eta Ezpalak taldeak, berriz, bigarrena.

Kontzertu horiez gain, Soreasu antzokian ere izan zen bestelako eskaintzarik; Luis Zahera aktoreak bakarrizketa saioa eskaini zuen igandean, esaterako.

Ekitaldi guzti horietako argazkiak ikusi nahi izanez gero, sartu kulturazartxibategidigitala.eus atarira.