Kadira taldeak igandean eskaini zuen Arkupehotsaken barruko azken kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko mai. 24a, 08:27
Kadira taldea igandean Sanagustinen. (Kulturaz)

Kadira taldeko kideek Idoia Asurmendi izan zuten bidelagun igandean, Sanagustinen, Arkupehotsak egitasmoaren barruko emanaldian.

Igande arratsaldean, Idoia Asurmendi eta beste zenbait gonbidaturen parte hartzearekin eskaini zuen kontzertua Kadira taldeak, Sanagustin kulturgunean. Arkupehotsak egitasmoaren barruko aurtengo azken kontzertua izan zen igandekoa.

Kontzertuaren aurretik, Lorea Zulaika abeslariak eta bere taldekideek egonaldia egin zuten Dinamoa sormen guneko ahotsaren eremuan. Idoia Asurmendik eskaini zion bidelaguntza taldeari, eta Eñaut Gaztañagak zenbait irizpide tekniko eman zizkien kideei egonaldi horretan. 

Kadira taldearen egonaldiko zein kontzertuko argazkiak kulturazartxibategidigitala.eus atarian daude ikusgai.