Esne Beltza taldeak doinu dantzagarriz girotu zuen Sanagustin kulturgunea

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko mai. 22a, 12:08
(Argazkia: Kulturaz)

Esne Beltza taldearen kontzertuak itxi zuen Etxera Eguneko egitaraua larunbatean, Sanagustin kulturgunea bere betiko kantuekin zein disko berriko abestiekin girotuz.

Larunbatean, Etxera Eguna ospatu zuen Azpeitiko Sarek, eta egitarau horren barruan Esne Beltza taldeak kontzertua eskaini zuen Sanagustin kulturgunean. Jende asko bertaratu zen kontzertura, eta entzuleek taldearen betiko kantez zein disko berrikoez gozatzeko aukera izan zuten. 

Kontzertuko argazki gehiago ikusteko aukera duzue kulturazartxibategidigitala.eus atarian.