Kultur Bonua duten herritarrek Bulego taldearen entseguaz gozatzeko aukera izan dute

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko mai. 17a, 12:18

Sormen egonaldia egin ostean, entsegu irekia egin zuen Azkoitiko taldeak joan den larunbatean, Kultur Bonua dutenentzat. 

Hainbat herritar elkartu ziren joan den larunbatean Dinamoa sormen guneko soinuaren eremuan, Bulego taldearen entseguaz gozatzeko. Aurrez, leku berean sormen egonaldia egin du Azkoitiko taldeak, eta egonaldi horren azken egunean, Kultur Bonua dutenek bertaratu, entsegua entzun eta ikusi, eta taldekideekin hitz egiteko aukera izan zuten. 

Entseguko argazkien bilduma Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.